Kaixo guztioi,
Esan bezala udalekutatik bueltan Atxorrotzen elkartuko gara egun pasa egiteko. Osteguna 20ean, 10etan Eskoriatzako plazan elkartuko gara.
Ekarri janaria, gure kontu txokolate eta kakahueteak. ;)
Guztiok ikusiko garelakoan,
Zuriza.
martes, 18 de julio de 2017
2. TXANDA. Eskalada giroa.
Bueltan gaude eta horrekin batera konexioa. Jarraian, 2. txandan egindako bideoen bilduma.
martes, 11 de julio de 2017
UZTAILAK 10. Astelehena.
Oso ondo iritsi ginen. Gaba mugitu baten aurretik jolas batzuk egin genituen.
domingo, 9 de julio de 2017
UZTAILAK 3, ASTELEHENA
Goizean goiz maletak autobusean sartu eta Zurizarantz abiatu gara guztiok. Bazkaltzeko tartetxo bat hartu dugu Erronkariko pilotalekuan eta arratsaldean iritsi gara Zurizako kanpinera.
Helduaz bat, maletak logelan utzi eta taldeak osatu ditugu. Hasiera batean nahiz eta taldeak egiteko hainbat zailtasun izan ditugun, guztiok oso gustura gelditu gara. Segidan, bertako putzura joan gara hainbat jolas egin ditugu talde izaera sendotzeko asmoz. Oso gustura ibili gara eta amaieran askok putzuan bainatzeko aukera ez dute alde batera utzi.
Azkenik, egunari amaiera emateko, aterpetxeko afari paregabea dastatzeko aukera izan dugu eta jarraian hortzak garbitu eta ohera joan gara guztiok.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)