domingo, 9 de julio de 2017

UZTAILAK 3, ASTELEHENA

Goizean goiz maletak autobusean sartu eta Zurizarantz abiatu gara guztiok. Bazkaltzeko tartetxo bat hartu dugu Erronkariko pilotalekuan eta arratsaldean iritsi gara Zurizako kanpinera.
Helduaz bat, maletak logelan utzi eta taldeak osatu ditugu. Hasiera batean nahiz eta taldeak egiteko hainbat zailtasun izan ditugun, guztiok oso gustura gelditu gara. Segidan, bertako putzura joan gara hainbat jolas egin ditugu talde izaera sendotzeko asmoz. Oso gustura ibili gara eta amaieran askok putzuan bainatzeko aukera ez dute alde batera utzi.
Azkenik, egunari amaiera emateko, aterpetxeko afari paregabea dastatzeko aukera izan dugu eta jarraian hortzak garbitu eta ohera joan gara guztiok. 









No hay comentarios:

Publicar un comentario