Olaia
viernes, 22 de julio de 2016
martes, 19 de julio de 2016
Aitzorrotz eguna.
2. Txanda/ 8. Eguna: Agurra
Azken eguna
iritsi da. Gaur ikasleek, zein begiraleok maletak egin eta etxera joateko eguna
daukagu. Gosaldu, maletak egin eta logela jaso ondoren argazki emanaldia ikusi
eta udalekuetako une desberdinak ekarri ditugu gogora.
Ondoren kamisetak banatu
eta taldeko argazkia egin ditugu.
Aio eta hurrengo
urte arte.
Zuriza 2016





2.Txanda/ 7. Eguna: Ilunabarra
Gaurko egunean
beranduxeago gosaldu dute. Goiza aktibitatetako lehengo egunean, taldeek burutu
ez zituzten ekintzak burutzeko aprobetxatu da.
Bazkal
ondoren kanpinera itzuli, eta ilunabarra
ikusten joateko motxila prestatu dugu, horrela 19:00 inguruan ikasleak eta begiraleak mendira abiatu gara.
Azkar
batean altura nahikoa harturik Maz-eko lepo inguruko zelai zabal batean
eguzkiaren azken izpiez gozatzeko aukera izan dugu.
Une zoragarria
izan da.
2.txanda/ 6. Eguna: Mendi irteera
Iritsi da mendi
irteeraren eguna. Goiz eguzkitsua eta
beroa espero da, beraz, krema, txapela, eguzkitako betaurrekoak eta ura alboan
izanik ikasle eta begiraleak mendira joan dira.
Gaurkoan ikasleak
Txipeta mendia igotzeko saiakera egin dute eta baita lortu ere. Ikasleak
guztiak 2189 metro garai den tontorrera
iritsi dira, baita, nahi baino luzeago joan zen jeitsiera baten ondoren kanpingera ere;)
ZORIONAK !!!!!!
Aio eta bihar
arte.
Zuriza 2016
2.txanda / 5.eguna: Aktibitateak 03
Gaur
aktibitateetako azken egunari eman diote hasiera ikasle eta begiraleek. Atzo
aipatu bezala, gaurkoan egun eguzkitsu eta bero bat izan dute. Horrela aktibitateak;
koba, erreka eta eskalada, burutzeko arazorik ez dute izan.
Gainera, esan
beharra dago eguraldiak eguzkitsu eta beroa espero dela hurrengo egunetarako
beraz, ez da arazorik aurreikusten programaturiko ekintza guztiak burutzeko.
Aio eta bihar
arte
Zuriza 2016



Suscribirse a:
Entradas (Atom)