Kaixo!
Iritsi zitzaigun maletak egin eta etxera bueltatzeko eguna.
Egun lasaia eduki genuen, normalean baino beranduxeago gosaldu eta maletak egin eta logela txukundu genuen.
Ondoren, Zurizako egonaldiko uneak gogora ekarri genituen zenbait argazki ikusiz.
Bazkal ostean, negar malko artean, autobusa hartu eta bueltarako ordua iritsi zen.
Plazerra izan da gazteak!
Aio eta hurrengo urtera arte!
Zuriza 2016
No hay comentarios:
Publicar un comentario