martes, 19 de julio de 2016

2. Txanda/4. Eguna: Aktibitateak 02

Hemen gatoz berriz ere. Eguraldia egunetik egunera hobera, tenperatura freskoak izan arren, ikasleek bigarren aktibitate eguna izan dute.

Bertan, batzuek koba besteek eskalada eta hirugarren talde batek errekan pasa du eguna. Aurreko egunean ez bezala gaurkoan kobakoek zein eskaladakoek eguna guztiz burutzea lortu dute, kobakoek arratsaldean Belabatrzeko putzuan bainua hartuz eta eskaladakoek rapel handia egiteko aukera izanez.

Orain atseden hartzea beharrezkoa da, horrela bihar indarrez jaiki eta ekintzekin eta aktibitateekin jarraitzeko.

Aio eta bihar arte!!!

Zuriza 2016 


















  

  
















No hay comentarios:

Publicar un comentario