Egun bateko atzerapenaz baina hemen gatoz berriz.
6. Eguna, igandea, zorionak abesten hasi dugu. Zorionak Eñaut!!!
Gosaldu ondoren, taldeetan jarri eta bandera jokoari hasiera emateko talde bakoitzak bere bandera egin zuen. Horrela, hauek ezkutatu eta bereala hasi zen jokoa.
Jokorako ikasle eta monitoreez osaturiko hiru taldeez gain, laugarren talde bat ere izan genuen espezialistek osatua.
Arratsalde partean berriz, gaubelak prestatzeko denbora izan zuten. Ondoren gaubela girotuko zuten dantza eta jokoak prestatzen gogotsu jardun zuten. Oso ikuskizun erakusgarria izan genuen!!!
Kantu eta emozio malkoz amaitu zen gaubela, azken aurreko egunean.
Aio eta bihar arte!
Zuriza 2016
No hay comentarios:
Publicar un comentario